martxelo otamendi

Pradalesi Netanyahu aipatzea ‘ahaztu’

2025eko martxoaren 7a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ondo irabazitako saria eman berri dio Eusko Jaurlaritzak Israelek Palestinatik indarrez bidali eta inguruko herrialdeetan dauden errefuxiatu palestinarrekin lan egiten duen UNRWA agentziari: Ignacio Ellakuria saria, garapenerako laguntza saritzen duena. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Imanol Pradalesen eskutik jaso zuen saria Oroba al-Musa UNRWAko kideak. 

Esan gabe doa Ellakuria saria aurten UNRWAri emateak lotura zuzena daukala Israelek 45.000 palestinar hil izanarekin.

Pradalesek denak aipatu zituen mintzaldian: Donald Trump, Palestina, palestinarrak, errefuxiatuak, giza eskubideen urraketa, bi estatuak, elkartasuna, nazioarteko zuzenbidea, bakea, duintasuna… Denak, txikizioaren erantzule zuzenak izan ezik: Israel eta Benjamin Netanyahu. Esan zuen sutu egin direla Trumpek iragarri duenean palestinarrak Gazatik botako dituela turistentzako resort erraldoia egiteko, Netanyahu aipatu gabe.

Ez al da nahiko larria izan Israelen jazotakoa, erantzuleei izena jartzeko? Zergatik horrenbeste itzuli eman mintzaldian, hilketa masiboaren eragileak —Israel eta Netanyahu— zuzenean ez aipatzeko?

Ezker abertzaleari leporatzen badiote ETAri buruz ari denean ez diela gauzei bere izenetik deitzen —erakunde terrorista, hiltzaileak…—, zergatik ez dute hori bera egiten Israelez ari direnean? Zer zor diote Israeli?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.