martxelo otamendi

Poloniako ikertzailea eta euskara

2025eko martxoaren 25a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

«Nagusiki euskaraz den irakaskuntza oztopoa izan liteke Poloniatik gure herrira aldi baterako etortzeko prest egon litekeen langilearentzat». Eskatuko baligute asmatzeko esaldi hori nork esan duen —aurrez jakin gabe, noski— gutako oso gutxik pentsatuko luke gure herriko banku nagusiko presidenteak esandakoa denik. Baina horrela izan da, Kutxabankeko presidente Anton Arriolak esan berri du, jendaurreko ekitaldi batean, denbora luzean euskarari buruz esandako harribitxien ohorezko koadroan gordeko dugun esaldia. 

Arriola goi mailako langile kualifikatuez ari zen —ikertzaileak, talentua ekar dezaketenak—, ez jatorriko herrialdearen egoera txarragatik ihesean —pobrezia, gerra, diktadura…— etortzen diren herritar arruntez. Horrelako zenbat kasu ezagutzen ditu Arriolak, zenbat goi mailako nazioarteko ikertzailek uko egin diote gure herrira lanera etortzeari seme-alaben eskolan euskara izango delako hizkuntza nagusia? Bakan batzuek, dezentek, askok…? Benetan ari da gertatzen, edo ustezko egoera batekin alferrikako sua piztu du Arriolak?

Azken hamarkadan kanpotik etorri diren milaka guraso erdaldunek, inolako kexurik egin gabe, euskara hizkuntza nagusia den eskoletara eramaten dituzte seme-alabak; jakinda ezin izango dietela eskolako lanetan lagundu, ez dakitelako euskaraz.

Txintik atera gabe egiten dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.