martxelo otamendi

Poliziaren muga etikoa

2025eko urtarrilaren 23a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Beste eztabaida juridiko interesgarri bat, bereziki etikoa dena. Noraino irits liteke bere burua demokratikoa eta eredugarria dela dioen Polizia? Zer muga dauka, legea? Legea bakarrik?

Ostera sartu da albisteen agendan Kataluniako mugimendu independentziazale eta sozialetan infiltratu eta, informazioa lortzeko asmoarekin, mugimendu horretako hainbat kiderekin harreman afektibo-sexualak eduki dituzten polizien auzia; tartean, zortzi emakumerena. Poliziaren jukutriaren biktimek auzitara jo zuten, baina Bartzelonako instrukzio auzitegiak lehendabizi, eta Lurralde Auzitegiak ondoren, uko egin diote ikerketa zabaltzeari, harreman horiek borondatezkoak izan zirela argudiatuta.

Legearen interpretazio literalak esango digu ez dagoela bortxakeriarik harreman afektibo-sexual horietan, eta harreman tipologia horretan gezurra esatea libre dela. Hala izanda ere, jokabide etikoa da?

Infiltrazioa egiteko orduan Poliziak edukiko duen estrategiaren muga etikoa errebisatzera eraman beharko gintuzke Kataluniako auziak, eta garbi uztera dena ez dela zilegi. 

Argitu beharreko beste puntu bat: legala izan beharko luke Polizia infiltratzea deliturik (independentzia, presoen eskubideak, nuklearrak, etxegabetzeak…) egiten ez dituzten mugimenduetan? Ez badira delitu…

Ez baitira gauza bera kontrolatzea eta infiltratzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.