martxelo otamendi

Pilotariek uko selekzioei

2024ko ekainaren 27a
05:00
Entzun

Lokartuta dago azken urteotan Euskal Herriko kirol selekzioen aldeko aldarria. Badaude nazioarteko txapelketetan era ofizialean parte hartzen duten selekzioak —sokatira, surf kayak...—, baina ia desagertuta dago gure kaleetatik eskaera hori. Kirolari eta kirol talde batzuen, ESAIT taldeko kide nekaezinen eta herritar askoren arteko elkarlanak indar handia, politikoa eta soziala, ematen zion duela urte batzuk eskakizunari.

Milaka herritarrek zeramatzaten soinean Euskal Herriko selekzioen elastikoak —Iñigo Urkulluk berak 1998an ESAITeko kideekin batera Eusko Legebiltzarrean—, aldarrikapenarekin bat eginda. Anekdota dira orain ikusten direnak. Ez dago agendan, gure gaineko eta azpiko estatuen lasaitasunerako.

Horregatik dauka garrantzi berezia hainbat pilotarik Frantziako eta Espainiako selekzioei uko egiteko hartu berri duten erabakiak. Ipar Euskal Herriko pilotariek abiatutako ekinaldia da, abuztuan Iruñean jokatuko den 22 urtez azpiko Munduko Euskal Pilota Txapelketaren harira. Pilotari horiek larunbatean Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan egingo duten agerraldian ez deitzeko eskatuko diete bi estatuetako federazioei.

Injustua da selekzioaren eskaera kirol bizitza laburra daukaten kirolarien bizkarrean bakarrik uztea. Gogorra delako bizitzan oso gutxitan suertatzen den bizipenari —txapelketak, bidaiak...— uko egitea.

Herritarren babesa behar dute, larunbateko ekitaldia aukera ederra da babesa erakusteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.