martxelo otamendi

Pasaiakoen senideen kemena

2025eko martxoaren 20a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Mirestekoa da 1984ko martxoan Espainiako Poliziak Pasaiako segadan ehun tiro baino gehiago jota hildako lau militante autonomoen senideek, urtea joan eta urtea etorri, erakutsi duten tinkotasuna. Ez dute amore eman, ez dute etsi, eta oztopo guztien gainetik segitu dute salatzen haien senideen aurka egindako sarraskia. 

Segada izan baino hilabete lehenago hil zuten Komando Autonomoek Enrique Casas senatari sozialista Donostiako etxean, eta inor gutxik jarri zuen dudatan autonomoen aurkako operazio hura Casasen hilketarengatiko mendekua izan zela. Estatuaren goi mailako egitura batean, bakarren batek erabaki zuen atxilotu barik lekuan bertan hil behar zituztela autonomoak. 

Alde handia dago bi ekintzen artean: Casasen hilketan parte hartu zutenak atxilotu eta, epaiketaren ondoren, espetxeratu egin zituzten; eta komandoko kide atxilotu gabeko bat Poliziak hil zuen tiroka enfrentamendu batean. Pasaiako segada egitea agindu zutenak eta egin zutenak, aitzitik, libre dabiltza, estatuaren morroi izateak eman dien erabateko zigorgabetasunarekin. 

Kasua ez zen zaila ikertzeko. Poliziaren operatibo ofizial bat izan zen, uniformea jantzita, parte hartu zutenak identifikatzea ez zen ezinezkoa, tiro kopuru ikaragarria… Ez zen, ordea, batere borondaterik izan ezer argitzeko.

Meritu handia senide nekaezinena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.