martxelo otamendi

Palestina, urrats diplomatikoak

2024ko maiatzaren 24a
05:00
Entzun

«Palestina estatu gisa aitortzeak kalte egingo die palestinarrei» da Israel estutu nahi ez dutenek errepikatzen duten aitzakia, palestinarren mesedetan ari diren itxura eginez. Horrelakoetan ez da zaila izaten neurri bat onerako den edo ez jakitea. Aski da kaltetuei galdetzea, eta Espainiak, Irlandak eta Norvegiak Palestina estatutzat hartuko dutela jakinarazi bezain pronto adierazi du bere poza Palestinako Aginte Nazionalak. Nahiko da horrekin.

Besterik da baloratzea aitortza hutsak zer ondorio eduki ditzakeen, alegia, aitortzeaz gain zer beste egin behar den Israel Palestinan egiten ari den genozidioa betiko amaitzeko. Historiak epaituko ditu —ea nazioarteko auzitegi batek azkarrago egiten duen— gatazka honetan zuzen edo zeharka parte hartu duten guztiak. Eta kondenen hierarkian, kondenarik txikiena jasoko dutela onartuta, ez dira oso ondo geratuko Palestinari estatu aitortza hildakoen kopurua 35.000ra iritsi baino lehenago egin ez diotenak. Historiaren zigor handiagoa jasoko dute aitortza hori oraindik egin ez dutenek.

Ez da erabaki sinbolikoa bakarrik. Gehiago ere bada, egoera ezerosoan uzten dituelako haien herritarren aurrean urratsa eman ez duten Europako estatu handiak: Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia...

Urrats diplomatiko gehiago behar dira: enbaxadak zabaldu, enbaxadoreak erretiratu, armak ez saldu...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.