martxelo otamendi

Otegiren zalantza

2023ko azaroaren 23a
05:00
Entzun

Hori da azken hilabeteotako galdera Euskal Herriko politikarekin interesatuta dauden kazetarien eta iritzigileen artean. Gutako askori egin digute, gure herrian eta gure herritik kanpo. Katalunian, eta Madrilen bereziki.

Arnaldo Otegi Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztuko ote den, horixe askok jakin nahi dutena. Hauteskundeak hurbildu ahala, handitu egin da jakin-mina, gero eta gehiagok uste dutelako hauteskundeak ez direla egingo ekaineko lehen igandean egingo diren europarrekin batera. Espainiako politika zein harrotuta dagoen ikusita, Euskal Herrikoak bakarrik diren alderdiei ez zaie komeni PP-PSOE polarizazioa.

Aurkeztuko ote den galdetuta, beti saihestu du erantzuna, baina hainbat pista eman zituen astelehenean Radio Euskadin Xabier Garcia Ramsdenek egin zion elkarrizketan: «Erabakita daukat... gure proiektua zazpi herrialdeetarako da, ez hirutarako... familiaren faktorea hartu dut kontuan... urte asko militatzen...».

«Familiaren faktorea» ez da sekula izan aurkezteko arrazoia, aitzitik, ez aurkezteko izan da. Suma dezakegu zein ideiarekin sartuko den Otegi Mahai Politikoaren bilerara. Ez dakiguna da bileratik ideia berarekin irteten utziko ote dioten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.