martxelo otamendi

Inork galdetu al die torturatuei?

2024ko urriaren 11
05:00
Entzun

Nahi hainbeste adibide topa litezke erakusten digutenak euskal gatazka deritzogun horretan biktima guztiek ez dutela kontsiderazio bera jasotzen erakunde publiko askoren aldetik. Ez lehen, eta ez orain.

Gogora Institutuaren zuzendaritzan EAJk eta PSEk, batere disimilatu gabe, ETAren bi biktima bai baina estatuaren biktimarik egon ez dadin egin duten akordioak erakusten du, beste behin, ez direla benetan ari esaten dutenean landuko duten oroimena inklusiboa izango dela. Gero harritu egingo dira ikusten dutenean estatuaren biktima gehienek uzkur begiratzen dietela erakunde horiei.

ETAren biktimen elkarte batzuk botere faktikoa dira Euskal Herriko eta Espainiako politikan. Ezin da ezer egin —ez legerik, ez ekitaldirik, ez…— haien oniritzirik gabe; batzuetan haien kabuz jardunda, eta besteetan PPren gezi politikoa izanda. Kartzelatik irteten diren euskal preso politikoei ongietorriak ez egitea lortu dute, birbiktimizatzen dituelako. Ondo.

Bihar ongi-geratu bat antolatu diote Guardia Zibilari Gasteizko kaleetan, jendaurreko erakustaldi bat egin dezan. Orain arte haien kasernetan egindako ekitaldia kalera aterako dute. 

Inork galdetu al die gorputz polizial horretako kideek torturatutako milaka euskal herritarri egoki iruditzen al zaien horrelako omenaldia egitea horrenbesteko pairamena eragin duen Guardia Zibilari?

Ez oroimena, eta ez inklusiboa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.