martxelo otamendi

Norekin hartu behar du kafea Pradalesek?

2024ko azaroaren 22a
05:00
Entzun

Zer da kezkagarriagoa, zer mingarriagoa, Fermin Muguruzak Martuteneko espetxean Sarri, Sarri kantatzea edo Bilboko Udalak «terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimei» omenaldia egiteko paratu duen gunean jarri duen plakan adieraztea argitu gabe dagoela nork hil zuen Iñigo Cabacas athleticzalea?

Muguruzak Martutenen Sarri, Sarri kantatu izana aitzakia hutsa izan da kantari horren arrakasta irentsi ezin dutenek beste behin —inoiz geldituko ahal dira!!— haren aurka egiteko. Oso gaizki daramate Muguruzak ziztu batean saltzea milaka eta milaka sarrera. Muguruzak otsailaren 15ean Madrilgo WiZink Center areto handian eman nahi duen kontzertua lokaztea, debekatzea, bilatzen dute, besteak beste.

Asteartean Muguruzak esan zuen jakin nahiko lukeela zein den jazotakoaren gainean Imanol Pradales lehendakariak daukan iritzia. Denok —Pradales lehendakariak ezik— ulertu genuen lehendakariak iritzia jendaurrean ematea nahi zuela Muguruzak, ez bere bulegoan kafe bat hartzen duten bitartean.

Zutabegile hau dago askoz beharrezkoagoa daukala Pradalesek kafe hori hartzea Justizia sailburu sozialista Maria Jesus San Joserekin, eta argi uztea bera dela lehendakaria, ez daudela bi Jaurlaritza, eta sailburu horren politika ezin dela izan aurreko Jaurlaritzak eduki duen jarreraren deslegitimazioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.