martxelo otamendi

Noraino estutuko du Puigdemontek Sanchez?

2024ko maiatzaren 14a
05:00
Entzun

Juntsek, beste batzuekin batera, Pedro Sanchez Espainiako presidente egin zuen, eta Pere Aragones Kataluniakoa, eta ez batak ez besteak ez zituzten hauteskundeak irabazi.

Ordainaren tenorea irisi dela uste du Carles Puigdemontek, bi alderdi horiei Kataluniako presidente egin dezatela eskatzeko tenorea. Igandean porrot handia jasan duen ERCri egin dion lehen eskaera da ez dezala egin presidente Salvador Illa, alegia, ez osatzeko hirukoa PSCrekin eta Comu-Sumarrekin. Bigarren eskaera, ez dezala erraztu Illa lehendakari izatea.

PSCrentzako ordain eskaera: Sanchezek Moncloan segitu nahi badu, Illak uko egin diezaiola presidente izateari, Puigdemonten inbestiduran abstenituta. Ezinezkoa ematen du Sanchezek, PSC haustea nahi ez badu, Ilaren burua urrezko erretiluan eskaintzea Juntsi.

Aho txikiarekin, baina Nafarroako kasua aipatzen dute Juntsekoek. «EH Bildurekin posiblea da Nafarroan eta Iruñean, eta gurekin ez?». Ohartuta alde handia dagoela hauteskundeak irabazi ez dituzten Maria Txibite sozialista Nafarroako lehendakari eta Joseba Asiron EH Bildukoa Iruñeko alkate egitea, eta Ilarri, lortu dituen emaitza bikainen ondoren, presidentetzari uko egin diezaiola eskatzea. Insistitu egiten dute: «Orain gure garaia da».

Hurrengo asteotan ikusiko dugu Puigdemont noraino dagoen prest Sanchez estutzeko. Iritsiko da Espainiako Gobernuak Kongresuan biltzen duen gehiengo justua etengabe hautsi eta Sanchez bost eguneko 'gogo jardunak' egitera bidaltzea?

Ez dira hauek egunik egokienak politikariek hurrengo asteotan egingo ez dutenaren gaineko esanak erabat sinesteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.