martxelo otamendi

Non ikusi filmak?

2024ko irailaren 28a
05:00
Entzun

Gaur bukatuko da Donostiako Zinemaldia, duela zazpi hamarkada hiriko ostalaritzak udaldiaren negozioa egutegian luzatzeko asmatu zuen estrategia, abuztuan bukatzen zena urriaren atarian buka zedin.

Zinemazaleen asegarri, munduan eta gure herrian egiten den zinemaren erakusleiho aparta da. Zinea eta showa ondo uztartzen dituena, bakoitzak nahi duenetik hartzeko aukera ematen baitu.

Asko dira, Zinemaldiak eskaintzen duen film erauntsia baliatuta, egunean film bat baino gehiago ikusten dutenak —edo gutxienez bat egunero—. Badakite film horiek ikusteko aukera bakarra Zinemaldian ikustea dela, filmaren tipologiagatik —estiloa, edukia, ekoizpena, jatorria...— ez dituztelako areto komertzialetan ikusiko.

Jarrera hori hiri eta herrietan zinema areto dezente zeuden garaikoa da; orain, ordea, areto eskasiagatik askoz handiagoa da Zinemaldira joaten diren zinemazaleen etsipena, asko murriztu delako film horiek aretoetan ikusteko aukera, eta are gehiago murriztuko da aretoetako eserleku hutsen kopurua ikusita.

Ehunka film eskaintzen dituzten plataformek, ekoizpenak egiteko diru asko jarrita, hilzorian utzi dituzte lehendik ere larri samar zebiltzan aretoak.

Nostalgia hutsa izango da, baina plataformek ez dute eskaintzen aretoetako zinemak eskaintzen duena: filmaren aurreko eta ondorengo pintxoa, filma jende ezezagunarekin batera ikustea, ondokoaren arto krispetak, zurrungariak...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.