martxelo otamendi

Nolako Aberri Egun bateratua?

2024ko apirilaren 3a
05:00
Entzun

Demagun larunbatean Bilbon EH Batera plataformak Aberri Egun bateratua egiteko proposamena ondo hartu dutela alderdi abertzaleek, eta prest daudela elkarrekin egiteko. Ez litzateke lorpen makala izango, EAJren eta EH Bilduren arteko harreman txarra ikusita. Zorionez, ordurako hauteskunde zikloa —Eusko Legebiltzarrekoak eta Europarlamentukoak— bukatuta egongo da.

Nolako ekitaldia izango litzateke? Ez daude eredu asko. Ekitaldi instituzionala(k) eta manifestazioa; bietako bat edo biak. Lizarra-Garaziko akordioaren garaian udalek antolatu zituzten ekitaldi instituzionalak.

Kataluniako Diadak eman liezaguke pistaren bat. Bezperan, ezkerreko hirukoaren garaietan —Pascal Maragall presidente PSCk, ERCk eta Inciativak osatutako gobernuan—, oso ekitaldi instituzional ederra eta jendetsua antolatzen zuten, zirraragarria zelako Josep Maria Pou aktore handia idazle katalanen poesiak errezitatzen ikustea eta entzutea. Eta arratsaldean, manifestazio handia alderdi abertzaleek deituta, bakoitza bere blokean.

Prozesuaren garaian, 2012tik aurrera, milioi bat lagun baino gehiago biltzen zituen urteroko manifestazioak. Ondoren, Kainek lur hartu zuen Katalunian, alderdi eta gizarte erakunde subiranistek labanak atera zituzten, eta hango egoerak eredua izateari utzi zion.

Badakigu zer ez den egin behar.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.