martxelo otamendi

Natura haserre Mediterraneo aldean

2024ko urriaren 31
05:00
Entzun

Etengabe gora egin du hildakoen kopuruak, inork hasieran espero ez zuen kopuruetaraino, Mediterraneo mendebaldea gogor astindu duen denborale gogorraren ondorioz: 92 hildako gutxienez, eta haien berririk ez dagoen dozenaka herritar.

Uholde ingurua da tragedia gertatu den herrialdea –Valentzia–, eta urte garaiotan, urri bukaeran eta azaro hasieran, izan dira aurreko bi handienak: 1982an eta 1987an. Denek jokabide bera daukate —oso euri zaparrada handiak oso denbora gutxian—; kontua da gero eta indartsuagoak direla, muturrekoagoak, azken urteotan beste fenomeno atmosferikoekin ikusten ari garenez. Beti izan dira tragediak; azkenaldian, ostera, gogorragoak dira, eta izango dira.

Klima alorreko zientzialariek garbi daukate lotura zuzena dagoela klima beroaldiaren eta tragedia hauen artean, bata bestearen ondorioa dela, eta urgentziaz neurri sendoak hartu ezean ezinezkoa izango zaigula egoera gogor hauek ekiditea. Euri jasak motzagoak baina intentsitate handiagokoak izango dira. Jakinaren gainean gaude aspaldi, beraz, alferrikakoa eta arduragabea izango da aitzakia bila jardutea. Gertatzen ari da, gertatuko da, eta gure esku dago ondorioak ahal den neurrian leuntzea. 

Garai berri eta gogorretarako, hirigintzak garrantzi berezia dauka. Ondo errebisatu behar dira natura lasaiago zebilen garaietan egindako hirigintza planak, eta uholde arrisku handiko inguruak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.