martxelo otamendi

Mugimenduak Kuban

2024ko martxoaren 21a
05:00
Entzun

Ziklikoak dira protesta uneak Kuban, Karibeko uharterik handienean —horrela esatea maite dute gure etxeetan ikus daitekeen Cubavision Internacional telebista publikoan—. Uharte gainetik igarotzen diren zikloiak bezain ziklikoak.

AEBek 1960tik Kubari ezarritako blokeoaren balantzea oso txarra da, helburu nagusia —sistema politikoa aldatzea— ez dutelako lortu. Blokeoa injustua, mendekatia eta alferrikakoa izan da, kubatarrei kalte ikaragarria jasanaraztea baino ez baitute lortu. Duela sei hamarkadako iraultzan oinarritutako alderdi bakarreko sistema politikoa zahartuta geratu da belaunaldi berrientzat, haien aitona-amonen lorpenak urruti geratzen ari zaizkielako.

Koronabirusaren pandemiak eten egin zuen Kubari arnasa ekonomikoa ematen zion turismoaren diru sarrera, eta orduko bisitari kopuru handia berreskuratu ezinik dabil. Ondorioz, herritarrak oso egoera larrian daude, eta azken egunotan kalera atera dira hainbat hiritan protesta egitera. Gaizki egiten dute Kubako arduradunek ezinegon hori etsai iparramerikarraren esku beltzaren kanpainari egotzita, herritarrak oso gaizki pasatzen ari direlako. «1991n, Sobiet Batasuna erortzearen ondorioz, abiatu zen Aldi Berezian baino okerrago gaude», entzuten da maiz.

Aldaketa soziopolitiko gehiago egin ezean, asko kostako zaie orain arteko lorpenei eustea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.