martxelo otamendi

Motozerra Argentinan

2023ko azaroaren 21a
05:00
Entzun

«Argentinar batek peronismoa zer den azaldu badizu eta ulertu badiozu, seinale gaizki azaldu dizula». Aspaldiko txantxa da.

Aise irabazi zituen herenegun hauteskundeak Javier Mileik tangoaren –eta beste gauza askoren– herrialdean: botoen %56 eskuratu zituen Mileik, eta %44 Sergio Massa ofizialistak. Azken urteotan ezkerretara jo duten herrialdeek osatutako itsasoan (Txile, Brasil, Kolonbia...) muturreko eskuinaren uhartea izatea erabaki zuten igandean argentinarrek. Estatuaren oinarrizko zerbitzuen publikotasuna (hezkuntza, osasuna...) mitinetan eskuetan erakusten zuen motozerrarekin ebakitzea agindu zuen presidente berriak kanpainan.

Beldurraren botoak bere alde jokatuko zuen esperantzarekin irten zen igandean etxetik Massa peronista. Alferrik.

Eskertza: Esku artean daukagun egunkari berritzailea –diseinuan eta edukien proposamenean– azken hilabeteotan lantzen jardun duen BERRIAko lantaldeari, emaitza bikaina delako.

Aitortza: Zutabe honi izenburu generikoa eman dion esapidea, Derradan, bidenabar, Xalbador Garmendia euskara jasoaren zaleak erabili zuen 2003an, Anoetan (Gipuzkoa), BERRIAren aldeko ekitaldi batean. Orduz geroztik eduki dut gordeta, erabiltzeko egokiera topatu zain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.