martxelo otamendi

Mario Fernandez

2024ko abenduaren 12a
05:00
Entzun

Hego Euskal Herriko politikako erreferentzia nagusietako bat izan zen Mario Fernandez, Franco diktadorea hil ondoren zabaldu zen aro politiko berrian. Carlos Garaikoetxea lehendakariak sortu zuen Eusko Jaurlaritza haren zutabe politiko nagusia izan zen Fernandez, berari egokitu baitzitzaion eskumen asko emateko borondate handirik ez zeukan Madrili Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako autogobernu mugaturako lehen tresnak lortzea.

Gogoangarria da 1981eko otsaileko ustezko estatu kolpearen ondorioz autonomien bidez euskaldunek eta katalanek lortu nahi zuten autogobernuaren hazkundea irmoki mugatzeko sortu zuten LOAPA lege murriztaileari buruz Espainiako Barne ministro Martin Villarekin Fernandezek eduki zuen telebista eztabaida sutsua. 

EAJ-EA zatiketan fidela izan zen Garaikoetxearekin, hartaraino, Bilboko alkate izateko aurkeztu baitzen EArekin, jakinda ezinezkoa izango zitzaiola irabaztea. Denborarekin, EAJra hurbiltzeko bidea egin zuen. Bizkaiko elite ekonomikoko partaidea zen: BBV, Repsol, Iberdrola, Kutxabank…

Tamalgarria izan zen berak euro bat ere irabazi ez zuen Cabieces auzian zigortuta geratzea; idatzi gabeko prozedura aplikatuta, Espainiako Gobernuaren ordezkari ohi Mikel Cabiecesi Kutxabanken diruarekin lan irtenbidea eman zion abokatu bulego batean. Beste bukaera bat merezi zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.