martxelo otamendi

Maccabi Gasteizen

2024ko urtarrilaren 31
05:00
Entzun

Ostegunean arrisku handiko partida jokatuko du Baskoniaren aurka Israelgo saskibaloiaren enbaxadorea den Maccabi Tel Avivek, Gasteizen; ez aurreikuspena delako Baskoniak aise irabaziko diela israeldarrei, baizik eta Israel Palestinaren aurkako genozidioa —25.000 hildako lau hilabetetan— egiten ari den unean jokatzen delako.

Askotan bisitatu du talde horrek Buesa Arena, eta bisita horiek beti ekarri izan diete adierazpen askatasunaren murrizketa Baskoniako zaleei partidan Palestinako herriari banderekin, lepokoekin, oihuekin... elkartasuna adierazi diotenean. Oso gaizki ohituta dago Maccabi, nahi dituen debekuak ezartzen dituelako partida jokatzen den lekuan; eta Gasteizen partida jokatu izan den aldi batzuetan Ertzaintzak israeldarrek jarritako debeku horiek betearazi izan ditu. Bateraezina da esatea polizia integrala zarela, eta gero kanpoko polizia baten agindu murriztaileak, debekuak, ezartzea zure herritarrei. Mossadek ezin du Gasteizen agindu.

Maccabik partidak ez jokatzeko mehatxua egin izan du zaleek jokalekuaren barruan Palestinako banderak erakusten badituzte. Bihar Gasteizen jokabide bera baldin badaukate, soluzioa erraza da: ez dezatela jokatu. Partida galdutzat eman beharko liokete Maccabiri.

Arazoa Maccabik dauka, ez Baskoniako zaleek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.