martxelo otamendi

Legeria berria euskararentzat

2025eko otsailaren 14a
05:00
Entzun

Lehenago nekatuko gara euskaltzaleak oldarraldi judizialaren aurkako kale bilkuretara joaten, togadun batzuek sententzia horiek idazten baino. Erne.

Espainiako Konstituziotik zintzilikatzen dira hainbat epaile ebazpen horiek idazteko, eta, sententziak irakurrita, ematen du guztiz bat datozela idazten dutenarekin, eta ez dituztela idazten Konstituzioak behartuta

Ikus dezagun Donostian herenegun elkarretaratzea eragin zuen kasua. EAJk PSErekin kudeatzen duen udalak udaltzain postuak hartzeko deialdian euskaraz ondo jakitea eskatu zuen. Epaileak erabaki zuen deialdiak baztertu egiten zituela euskaraz ez zekitenak, eta EAEko Auzitegi Nagusiak ez du berriki tramiterako onartu ere egin udalaren helegitea.

Zein da bidea ataka horretatik ateratzeko? Legea. Bi aukera: Euskararen Legea aldatzea edo berria egitea. Legebiltzarrean egiten dira legeak, eta euskara eskatzen duten deialdien aldekoak dira Eusko Legebiltzarreko EAJ eta EH Bildu. PSEkoak, segun eguna. Zerk eragozten du, adibidea jarrita, lege aldaketak bermatzea deialdietan euskara derrigorrezkoa izatea? PSEk ez duela babestuko? Ba EH Bildurekin onartu. EAJk bota ditu atzera Kongresuan Pedro Sanchezentzat oso garrantzitsuak diren dekretuak, eta ez da hautsi Eusko Jaurlaritza.

Jeltzaleek Koldo Mitxelenari zor diote ahalegina, eta EH Bildukoek, Txillardegiri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.