martxelo otamendi

Latinoen bumeran efektua AEBetan

2025eko urtarrilaren 30a
05:00
Entzun

Nork bilduko ditu AEBetako makrobaratzeetan eta fruta arboletan dauden barazkiak eta fruituak, Donald Trump presidentearen aginduak betez herrialdean bizitzeko baimen ofizialik gabe dauden etorkinak sorterrira kanporatzen badituzte?

Ehunka mila etorkin —hegoamerikarrak gehienak, alde handiarekin— ari dira ilegalki AEBetan lanean, lan ordu askoko eta soldata baxuko oinarrizko lanetan batik bat. AEBetako ekonomiaren piramidearen beheko solairuan daude, baina haien lana ezinbestekoa da herrialde hura biziko bada. Aspaldiko esaldia da AEBetan: «Paperik gabeko migranteak haien herrira bidaliz gero, zikinak jango gaitu». 

Paradigmatikoa da nekazaritzan eta abeltzaintzan gertatzen hasi dena. Bizitzeko eta lan egiteko baimenik gabe dauden etorkin asko, zer gerta ere, ez dira egun hauetan lanera joan; Poliziak atxilotu eta haien herrialdera igorriko dituen beldur. Ondorioa? Lanak egin gabe geratzen dira, ez makrobaratzeetara eta ez etxaldeetara langilerik joaten ez delako, horrek ugazabei dakarzkien galerekin.

Aurreneko ondorioak bigarrena edukiko du merkatuetan: igo egingo dira oinarrizko produktuen salneurriak, ekoizpen faltagatik.

Bumeran efektuaren ondorioz sagar batek jo lezake Trumpen kopetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.