martxelo otamendi

Korrika, aitortza AEKri

2024ko martxoaren 26a
05:00
Entzun

Arrakasta handiarekin bukatu da beste behin Korrika, gure herrian barrena ibili den lekukoaren atzetik dozenaka mila euskaltzale nekaezin jarrita. Hamarkadetan lan ikaragarria egiten ari den AEKri ondo merezita egindako aitortza da Korrikaren arrakasta; eta aitortza horrek baliabide gehiago ekarri beharko lizkioke euskararen ezagutza eta praktika hedatzen diharduen erakunde horri. Ez dezagun ahaztu gure kaleetan dabiltzan euskaldun eta euskaltzale asko AEKren faktoriatik ateratakoak direla.

Aurtengo Korrika egutegiaren aro aproposean egokitu da, euskararen normalizazioaren aurka dauden indarrek maskara kendu eta oldarraldia aktibatzeari ekin diotenean: euskararen aurkako erabaki judizialak Hego Euskal Herrian, eta brebeta eta baxoa azterketak euskaraz egiteko debekua Ipar Euskal Herrian. Bi adibide besterik ez, oso maiz milaka euskaldunok jasaten ditugun mikrogutxiespenen zerrendari erantsi beharrekoak.

Korrikak beste behin erakutsi du badaudela zumeak, horretarako baldintzak lantzen badira, euskalduntzearen saski sendoa egiteko, herritarrak mugitu eta aktibatzeko prest daudela eta aktibazio horrekin segitzea dela bide eraginkorretako bat eraso horiek gelditzeko.

Aktibazio horrekin nola jarraitu asmatu behar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.