martxelo otamendi

Katalunia, saskigilearen zain

2024ko maiatzaren 15a
05:00
Entzun

Apustua egin genezake zeinek daukan gogo gutxiago Carles Puigdemont Kataluniako presidente izateko, ERCk edo Pedro Sanchezek. ERCk ahaztuago dauka Juntsi zor diola Pere Aragonesen lehendakaritza azken hiru urteotan, gobernuan bakarrik uzteraino, gobernukide izan diren denboran Juntsek ERCri pairarazi dion arazobidea baino. Zume horiekin taxuzko ezer egingo duen saskigilerik ez dago, ez Katalunian ez inon.

Sanchezek freskoago dauka iazko inbestiduran Juntsen beharra eduki zuela, eta Juntsen zazpi botoak beharko dituela edozein lege onartzeko. Ez Juntsenak bakarrik, baina haienak ere bai.

Zer gertatuko da etorkizun hurbilean? Bi hilabete inguruko eztabaida gorabeheratsu bezain luzea ikusiko dugu, azkenera arte argituko ez dena. Lehen aukera, Salvador Illa presidente izatea ERCren baimenarekin baina errepublikanoak gobernutik kanpo geldituta. Bigarrena, hauteskundeak errepikatzea. Hirugarrena, ERCk eta CUPek Carles Puigdemont presidente egitea PSCren abstentzioarekin.

Puigdemonti bakarrik komeni zaio hauteskundeak errepikatzea. Amnistiarekin, Kataluniara itzulita, herriz herriko kanpaina pertsonala egingo luke, eta independentziazaleen erreferente bakar moduan aurkeztuko litzateke, ERCren ahuldadea baliatuta.

Bitartean, independentziazaleen batasuna berrosatuko duen saskigilearen zain daude Katalunian. Zumeak badaude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.