martxelo otamendi

Katalunia, desafekzioaren kronika

2024ko maiatzaren 8a
05:00
Entzun

Ez da arrazoi bakarra izango, baina alderdi subiranisten arteko giro txarrak —ERCren eta Juntsen artean batik bat— erabateko kaltea egin dio Kataluniako subiranotasunari. Ezinezkoa da, kanpotik eraginda, zailtasunez beteta dagoen prozesua aurrera eramatea bertako eragileek ez badaukate elkarlanerako beste jarrera bat; arazo bat sortzen den aldiro, mokoka jardun barik, helburua arazoa konponbidean jartzea eta aurrera segitzea ez bada.

Estatuaren eragile politiko, judizial eta mediatiko nagusiek haien tresna guztiak prozesuaren aurka jartzen dituztenean, kanpoko babes diplomatiko sendorik gabe zaudenean, eta kausaren alde daudenetako asko azken orduko neoindependentziazaleak direnean, pazientzia aktiboaren eta herritarrekiko zintzotasunaren konbinazio egokia da daukaten tresnarik egokiena: imintzio gutxi eta ondokoarekiko leialtasuna. Hain justu, burujabetzaren aldeko alderdiek egin dutenaren kontrakoa.

Azken hamarkadan Kataluniako independentziaren aldeko lanari, erabateko dedikazioarekin, haien onena —elastikoak, pankartak, manifestazioak, hitzaldiak…— eman dioten oinezko herritar asko gogaituta daude alderdi horien jarrera labanazalearekin.

Gero eta gehiagok pentsatzen dute oraingo buruzagiek etxera joan beharko luketela, eta herrarik gabeko belaunaldi gazteago batek hartu beharko lukeela alderdien buruzagitza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.