martxelo otamendi

Katalan hizkuntza eta migranteak

2025eko martxoaren 11
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Gobernuak eta Juntsek adostu berri dute Kataluniako migrazioaren eskumena eskualdatzeko legea, eta, akordioaren ondorioz, Generalitateak hartuko ditu orain arte Espainiako Gobernuaren gain zeuden hainbat tramite: mugetako zaintza Poliziarekin eta Guardia Zibilarekin batera, bizileku baimenak ematea edo ukatzea… 

Ohikoa da Espainiako Gobernuak eta Juntsek interpretazio desberdinak egitea lege bat ituntzen duten aldiro; murriztailea lehenak, hedatzailea bigarrenak. Horrela gertatu da bizileku baimenak kudeatzeko eskualdaketarekin. Juntsek dio baimenaren eskatzaileak katalanaren ezagutza frogatu beharko duela, orain Generalitateak erabakiko baitu bizileku baimena ematea edo ukatzea.

Legearen interpretazio horrek eztabaida bizia sortu du Kataluniako eta Espainiako politikan, migratzaileekin lan egiten duten gizarte taldeetan… 

Ukaezina da azken hamarkadotan Kataluniara iritsitako migrante kopuru handiak —bi milioi, zortzi milioiko gizarte batean— katalan hizkuntzaren egoera ahuldu eta desorekatzen duela, baina bidezkoa al da eskaera hori egitea iritsi berria den jende xeheari, eta ez bertan jaio eta hizkuntzari bizkarra eman dionari, Espainiak Katalunian dauzkan langile publikoei…? 

Aliança Catalanaren gorakadaren eragina ote da Juntsen proposamena?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.