martxelo otamendi

Juntsen konplexua Aliançarekin

2025eko otsailaren 19a
05:00
Entzun

Sortu berria zen alderdi batek irabazi zituen 2023an Kataluniako Ripoll herriko (Girona) udal hauteskundeak: Aliança Catalanak. Herri horretan hazi ziren 2017ko abuztuan Bartzelonako Rambletan atentatua egin zuten jatorri magrebtarreko gazte katalanak; eta herri berean loratu zen Katalunian lurrikara politikoa eragin zuen alderdi independentziazale eta islamofobikoa.

Nondik lortu zituen Aliançak 2023ko udal hauteskundeetan garaipena eman zioten botoak? Juntsetik nagusiki, eta neurri txikiagoan ERCtik eta CUPetik. Udal berria osatzeko orduan, Juntsek ez zuen onartu Aliançak alkatetzara irits ez zedin ERCk, PSCk eta CUPek proposatu zioten hesi politikoa. Ondorioz, Aliançako sortzaile Silvia Orriols da Ripolleko alkatea.

Hilabete askotako elkarrizketen ondorioz, Orriols alkatetzatik kentzeko akordioa lortu dute egunotan 2023an lortu ez zutenek. Akordioa eginda zegoen hauteskundeetan bigarrena geratu zen Juntsek alkatetza hartu eta PSC gobernu taldean sartzeko. Atzo eguerdian, ordea, Juntsek atzera egin zuen, eta uko egin zion zentsura mozioa babestu eta alkatetza hartzeari.

Zer dago Juntsen erabakiaren azken orduko aldaketaren atzean? Boto emaile dezentek gaizki hartuko dutela Aliança alkatetzatik kentzea, eta bi urte barruko udal hauteskundeetan Aliançara joan daitezkeela haien botoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.