martxelo otamendi

Jazarpena eskoletan

2024ko maiatzaren 4a
05:00
Entzun

Kezkagarria da oso eskola jazarpen kasuen urtez urteko hazkundea. Zutabegile honen ikasle garaian ere gertatzen ziren horrelakoak, eta ez genien ematen merezi zuten larritasuna. Ez ginen jabetzen ikaskide hura pairatzen ari zen egoeraz, ikasle arteko denbora-pasatzat hartzen genuen, iseka nozitzen ari zen ikasleari inolako elkartasunik eta babesik erakutsi gabe.

Azken urteotan, arazoaz jabetuta, lan berezia egin da eskola askotan, irakasleek formazioa jaso dute eta lanketa berezia egin dute ikasleekin. Aldeak alde, indarkeria matxistarekin parekotasun handia dauka eskola jazarpenak: ez da beti erraza antzematen, botere harremanen ondorioz biktimak izua dio sufrimendua eragiten dionari, eta, salaketak ekar diezazkiokeen ondorioen beldur —erasoa ez bukatzea, jendaurreko estigmatizazioa…—, ez du salatzen.

Eusko Jaurlaritzak publiko egin berri ditu 2022-2023 ikasturteko jazarpen estatistikak. Datu batek pizten du arreta. Urtebetean %40 ugaritu dira salaketak —1.098tik 1.543ra—, baina ez egiaztatutako kasuen proportzioa, %14 azken urteotan. Aurreneko begiratuan, adituak ez garenontzat, oso ehuneneko baxua ematen du; salatutako kasu gehienak ez direlako eskola jazarpentzat onartu.

Gure herriaren banaketa administratiboak eragotzi egiten du Euskal Herriko datu guztiak batera aztertzea, eta ikuspegi osoagoa edukitzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.