martxelo otamendi

Jabi Arana ospitalea

2024ko abenduaren 4a
05:00
Entzun

Jakina da zorte txarrari deitzea dela zer edo zeri aurretik izena edota titulua jartzea, baina, era berean, aurrena jartzen duenak lekua hartzen du. 

Hamahiru urte daramate Tolosaldeko TOPA taldekoek bailara horretarako ospitale publiko integrala eskatzen, eta haren alde nekatu gabe egiten. Herri eskakizun askorekin jazotzen den legez, ia bakarrik batzuetan, herritar askoren babesarekin gehienetan.

Urteotan —ez dira gutxi hamahiru—, Eusko Jaurlaritzako inongo sailburuk ez ditu hartu bere bulegoan, alegia, ospitale publikoaren falta ez zaie oso larria iruditu, eta, ondorioz, ez diete TOPAkoei mintzakide izateko kategoria aitortu. Aurten, Eusko Jaurlaritza berriak orain arteko jarrera elitista baztertuta, aurreneko aldiz hartu ditu Osasun sailburu batek —Alberto Martinezek— TOPAkoak.

Duela hamar egun egin zuten delako bilera, eta TOPAkoen izenean lau lagun izan ziren, Javier Arana mediku erretiratu eta TOPAko bihotzaren bentrikuluetako bat tartean. Inork espero ez zuela, igandean hil zen Arana, bat-batean.

JFK-k New Yorken eta Charles De Gaullek Parisen aireportua, eta Indalecio Prietok Bilbon tren geltokia merezi badute, egokia litzateke Tolosaldeko ospitale publikoari noizbait eraiki dadin horrenbesteko borroka egin duen Jabi Aranaren izena jartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.