martxelo otamendi

Izan gaitezen Europako Costa Rica

2025eko martxoaren 6a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Errusiak Ukrainan egindako inbasioak krisi bidean jarri ditu Mendebaldeko herrialdeak; eta hori gutxi balitz bezala, AEBetako presidente Donald Trumpek jokabide muturrekoak azken hamarkadotan gure herrian burua asko agertu gabe jardun duen industria azaleratu du: armagintza.

Adierazgarria da nola ari diren zabaltzen egunotan komunikabideetan armagintzaren aldeko mezuak; hau da, armak eta horientzako osagarriak ekoiztea etorkizuneko euskal industriaren garabideetako bat izan litekeela. Europak armagintzaren ekoizpenean sekulako dirutzak —800.000 milioi hainbat urtetan— inbertitu —edo xahutu?— nahi dituela zabaldu bezain fite aukera paregabea ikusi dute armagintzaren aldeko egitura ekonomikoek. Badakite armagintzak oso prentsa txarra daukala herritarren aurrean, baina krisi ekonomikoa ez da abagune txarra «lana nahi badugu, armak egin beharko ditugu» mezua hedatzeko.

Zertarako behar ditu armak Europak, sekula ez erabiltzeko? Frantziak hamar urpekari nuklear dauzka, sekulako dirutza gastatuta. Noiz erabili ditu? Inoiz ez. Eta eduki ez balitu, ingelesen edo errusiarren kolonia zatekeen orain Frantzia?

Zer izan nahi dugu, industria aurreratua eta humanistikoa ekoizten duen herria, edo AEBetako espetxeetan erabiltzeko aulki elektrikoak egiten dituena?

Izan gaitezen Europako Costa Rica, ez dauka armadarik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.