martxelo otamendi

Ituño, enbaxadorea

2024ko urtarrilaren 17a
05:00
Entzun

Euskal Herriak munduan daukan enbaxadorerik onena eta eraginkorrena da, milioika jarraitzaile baitauzka sare sozialetan. Beste inork ez bezala, munduko bazter askotatik jasotzen ditu, igorleek itzultzaile digitalak erabilita, euskaraz idatzitako mezuak. Eta beti utzi du oso argi eta garbi euskalduna dela, Kantauri itsasoaren bihurguneak bustitzen duen lur eremukoa dela, eta maparen puntu horretan herri bat dagoela, herri propio bat. Itziar Ituño da, kantaria, antzezlea, eta gauzak oso argi dauzkan emakume sendoa.

Nazioarteko proiekzio handia eman zion, bikain jokatu zuelako sistemari bizkarra eman eta gaizkile nagusiarengana igaro den poliziaren rola, La Casa de Papel telesailak. Horren aurretik, ibilbide oparoa egina zeukan gure herriko oholtzetan, ETBn eta zinema aretoetan, Basauriko euskaltegian ahalezko adizkiak ikasten hasi zenetik.

Larunbatean Bilbon egin zen manifestazioaren arrakasta ordainarazi nahi izan diote Ituño konprometituari jendetza hura ikusita gaixotzen direnek. Ituñoren zain zeuden, baina ez da lehen aldia. Ondorioa, ezaguna bezain onartezina: sareetako kanpaina gogorrak eraginda, hitzartutako lan komertzial batzuk galdu ditu.

Ituño, gure enbaxadorea, ez da sekula ezkutatu, arriskuak hartu zalea da, eta horrela segituko du, gu denon babesarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.