martxelo otamendi

Isuna Greenpeaceri

2025eko martxoaren 21a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Isunak botereak dauzkan oso tresna eraginkorrak dira herritarren eta haien interesak defenditzen dituzten gizarte erakundeen jarduna geldiarazteko, ekonomia itota. Zenbat eta handiagoak izan, noski, orduan eta eraginkorragoak dira; eta kalte handiagoa egiten diete diru gutxi daukatenei asko daukanari baino. Soldatengatik herritarrek ordaintzen duten pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga proportzionala bada, zergatik ez dira proportzionalak isunak, isunaren helburu nagusia zigortuari kalte ekonomikoa eragitea bada? Bi mila euroko isunak ez die kalte bera egiten soldata justua eskatzeko protesta batean parte hartu duen langile xumeari eta irabazi handiak dauzkan ugazabari.

Greenpeaceri bere etorkizuna kolokan utziko duen isun itzela jarri dio AEBetan herri epaitegi batek: 660 milioi dolar. Energy Transfer energia enpresak Ipar Dakotan petroliobidea eraiki nahi izan zuen, siuxen lurraldea aldenik aldera gurutzatuta. Siuxek salatu zuten lurrak sakratuak zirela haientzat, eta protestak antolatu zituzten, Greenpeaceren laguntzarekin. Epaitegiak zigor bikoitza ezarri dio erakunde ekologistari: enpresaren izen ona difamatzea, eta protesten ondoriozko istiluetan sortutako kalteak ordaintzea. 660 milioi dolar.

Greenpeacek adierazi du isunak min handia egingo diela, helegitea jarriko dutela eta borrokan segituko dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.