martxelo otamendi

Israelen aliatuen itxurakeria

2024ko ekainaren 8a
05:00
Entzun

Washingtonen beste antzerki saio bat. Iduriko luke AEBek ez daukatela nahiko indarrik Israel behartzeko Palestinan egiten ari den genozidioari amaiera ematera, eta, nahiko indarrik ez daukanez, bere su-eten proposamenarekin bat egin duten hamasei estaturen babesa lortu behar izan du. Itxurakeria hutsa.

AEBetako presidente Joe Bidenek ederki daki berak bakarrik nahi duenean behartuko duela Israel haren jokabide hiltzailea uztera, eta, serio jarriz gero, Israelek ezin izango duela segitu orain arte bezala milaka palestinar hiltzen eta lurraldea txikitzen. Hori Washingtonen esku dago, beste inoren konpainiaren beharrik gabe.

Bidenen su-eten proposamenak, besteak beste, Israelek Europan dauzkan aliatu nagusien sinadura darama: Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia. Aurreneko aldia da Europako hiru estaturik garrantzitsuenek horrelako urratsa egiten dutena. Badirudi samurragoa egin zaiola Israeli eskaera taldean eta Biden nagusiarekin batera egitea, azken hilabeteotan bakarka egitea baino.

Nazioarteko diplomaziak jarrera lotsagarri horrekin segitzen duen bitartean, gure herriko herritar solidario askok haien salaketa ozena kaleratuko dute gaur Bilbon eta Iruñean egingo diren manifestazioetan. Jendetsuak izan dira orain arte egindakoak, eta jendetsuak izango dira gaurkoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.