martxelo otamendi

Israel-Hamas, bermearekin?

2025eko urtarrilaren 16a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Orduak zenbatzen aritu eta gero, iritsi da Israelen eta Hamasen arteko akordioa; hiru egun baikeneramatzan akordioaren sagarra lurrera noiz jausiko zain. Ilusioa sortu dute negoziatzaileek, eta porrot handia litzateke hitzarmena ez betetzea.

Israelek erakutsi dio Palestinari, eta mundu guztiari, prest dagoela palestinar guztiak hiltzeko: horren denbora gutxian 46 mila hiltzen dituenak 450 mila hiltzeko arazo moralik edukiko ez duelako. «Belaunaldi honek ez badu lortzen, hurrengo batek lortuko du Palestina estatu libre eta batua izatea», errepikatzen dute nekatu gabe palestinarrek, adieraziz inork ez duela lortuko palestinarrek burua inoiz makurtzea. Belaunaldi arteko katea moztea izan da Israelen estrategia azken urtean, hamar urtetik behingo eskema erreproduzitu ez dadin: txikitu-altxatu-txikitu-altxatu…

Filtratu dutenez, Hamasek hiru epetan askatuko ditu bahituak, eta beste horrenbeste egingo du Israelek ondoren ehunka preso palestinarrekin, armada era gradualean Gazatik ateratzearekin batera.

Zer berme dago, behin Hamasek bahitutako guztiak Israelera itzulita, nazioarteko erakundeek hartutako ebazpenak sekula bete ez dituen Israelek ez duela segituko Gazari eta gazatarrei eraso egiten, negoziazioen erdian erasoak gelditzeko detaile diplomatikoa ere eduki ez badu?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.