martxelo otamendi

‘Irishtegia’ Belfasten

2024ko otsailaren 7a
05:00
Entzun

Irlanderari Sinn Feinek, lehen ministro ardura hartuta, emango bide dion bultzada izan zen bigarren mailako arrazoietako bat, baina ez txikia, DUPek bi urtez atzeratzeko Ipar Irlandako gobernuaren osaketa.

Unionistek garbi daukate: zenbat eta Ipar Irlandako herritar gehiagok hitz egin irlanderaz, orduan eta errazago onartuko dute herritar horiek uhartea batzea, orduan eta modu naturalagoz urrunduko dira Londrestik; eta izua diote aukera horri. Hizkuntzaren izenak ere eztabaida sortu zuen duela urte batzuk: Sinn Feinek, hizkuntzaren izena nazionalizatzeko helburuarekin, lan handia egin zuen gustukoa ez zuen Irish Gaelic deitzetik (Irlandako gaelikoa) gaur egun denok ontzat jotzen duten Irish deitzera (irlandera). Irlandera deituta, hizkuntza nazionalaren kategoria eman nahi zion Sinn Feinek bertako hizkuntzari. Estatu hizkuntzarena, alegia.

Historikoki bizkarra eman ohi diote unionistek irlanderari, haien hizkuntza ez zelakoan, baina 1998ko Ostiral Santuko akordioaz geroztik hasita daude irlandera ikasteko klaseetara joaten. Belfasteko ekialdeko auzo unionistan, 400 unionista inguru ari dira Tuta (bidaia) proiektuari esker irlandera ikasten; lagun irlandar baten hitzetan, irishtegi batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.