martxelo otamendi

Irakasleen greba

2025eko martxoaren 27a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ematen duenez, dezente aldatu beharko du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak arlo horretako irakasleei egindako eskaintza, greba katea bukatu eta sektorea normaltasunera itzultzea nahi badu. Aldatu, alegia, hobetu adierarekin. Langileek, akordio mamitsurik ezean, daukaten tresnarik eraginkorrena erabiltzen dute: greba eskoletan.

Astelehenean, berandu arte aritu ziren negoziatzen bi aldeak, Hezkuntza Saila eta sindikatuak. ELA, LAB, CCOO eta Steilas sindikatuak elkarrekin ari dira irakasleen defentsan, pitzadurarik gabe, sarri gertatzen ez den batasun sindikalaren printzipioari eutsita.

Hezkuntzako grebak dira gobernu baten irudi publikoa gehien higatzen dutenak, milaka ikasleren familietan arazoak sortzen dituztelako, ikasleak adin txikikoak direnean nagusiki. Baina greba da irakasleei ukatzen zaizkien eskubideak lortzeko geratzen zaien bide bakarra; hori ondo ulertzen dute haien sektoreetan grebak egiten dituzten guraso langileek. Negoziazioak doazen bezala, eta sindikatuek grebak egiteko erakutsi duten sendotasunagatik, eskaintza mamitsua mahaigaineratu beharko du Hezkuntzak.

Eusko Jaurlaritzak dio greba desproportzionatua eta justifikaziorik gabekoa dela. Greba guztietan bezala, denborak esango du, sindikatuek lortzen dutena ikusitakoan, zein dabilen desproportzionatuta eskaeretan eta zein zeken eskaintzetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.