martxelo otamendi

Hiru aro Venezuelako oposizioan

2024ko uztailaren 25a
05:00
Entzun

Hiru aro desberdin —eta ondorioz, hiru estrategia desberdin— eduki ditu Venezuelako oposizioak Hugo Chavezen bolivarianismoari nagusitasuna kentzeko ahaleginean. Lehen aroan, Enrique Capriles izan zen oposizioburua, moderatua formetan eta planteamenduetan; proposatzen zuen trantsizio lasaia eraginkorra izan zen hasieran Chavezi babesa eman baina denborarekin hartzen hasita zegoen jarrerarekin gogaitzen joan ziren zentroko boto emaileak bereganatzeko. 2012an, Caprilesek %62tik %55era jaitsarazi zuen Chavezen botoa; eta 2013an, Chavezen heriotzaren ondoren, %55etik % 50,61era Madurorena.

Bigarren aroan, 2013tik aurrera, asko gogortu zuen bere jarrera oposizioak, eta Capriles moderatua joko zelaitik kanpo geratu zen. Leopoldo Lopez buru, denak balio zuen Maduroren aurka joateko: ehun hildako baino gehiago eragin zituzten istilu larriak eragitea, estatu kolpeak babestea, AEBen armadaren inbasioa eskatzea...

Maria Corina Machado da oposizioaren hirugarren aroaren buruzagi eztabaidaezina. Justiziak eragotzita, ezin izango da aurkeztu igandeko hauteskundeetara; ondorioz, batere erakarmenik sortzen ez duen Edmundo Gonzalez izango da oposizioaren hautagaia. Azken urtean, Maduroren kezkarako, asko moteldu du mezua Machadok, jakinda chavismoaren periferia politikoa bereganatu gabe ezin izango dutela irabazi.

Gizarte gaietan, ultrakontserbadorea da Machado.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.