martxelo otamendi

Hamasei urterekin botoa eman

2025eko apirilaren 18a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Atzo hauteskunde eztabaidetan parte hartzeko derrigortasuna izan zen, gaur hamasei urteko gazteei botoa emateko eskubidea tokatzen da.

Espainian PSOEren ezkerretara dauden alderdiek urteak daramatzate proposatzen hamasei urtera jaistea botoa emateko eskubidea. Ez dute inoiz legea aldatzea lortu, baina badirudi orain indar gehiagorekin behartu nahi dituztela gobernukide sozialistak. Horrela adierazi berri du Gazteria ministro Sira Riego Sumarrekoak.

Legezkoa bada hamasei urteko gazte batek —muga batzuekin— lan egitea, eta lanaren ondoriozko zergak ordaintzen baditu, zergatik ez du edukiko eskubidea aukeratzeko zerga horiek nork kudeatuko dituen? Nori egin liezaioke mesede aldaketak Espainian? Inkesten arabera, Voxek oso harrera ona dauka aurreneko aldiz botoa emango dutenen artean, urteetan ezkerrak adin horietan eduki duen nagusitasuna arriskuan jarriz. Adina aldatzea kaltegarria izan liteke PSOErentzat eta ezkerretara dauden alderdientzat.

Eta Hego Euskal Herrian? Espainian ez bezala, EH Bildu da adin horietan boto gehien jasotzen duen aukera, eta mesede handia egingo lioke adina aurreratzeak, aldaketaren ondorioz gertuago gera litekeelako —ez baditu gainditzen— EAJtik eta PSNtik.

Zer lehenetsiko dute, hortaz, alderdiek? Gazteen eskubidea edo alderdiaren hauteskunde aurreikuspena?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.