martxelo otamendi

Gutxieneko soldata propioa

2025eko urtarrilaren 22a
05:00
Entzun

Indarra hartuz joan da azken urteotan, baina irudi arazoa zeukan ahapeka esaten zena jendaurrean esateko. Hego Euskal Herrian bizitza maila altuagoa da Espainiako batezbestekoarekin alderatuta, eta, horren ondorioz, garestiagoa da Hego Euskal Herrian bizitzea Espainiako lurralde askotan baino. Modu argiagoan esanda, soldata bera jasota lehenago bukatzen zaie hilero dirua hego euskal herritarrei, espainiarrei baino.

Desabantaila hori zuzendu eta gutxieneko soldata propioaren alde egiteko asmoarekin, aldeak alde, indarrak batu dituzte ELAk, LABek, ESK-k, Steilasek eta Etxaldek, argi adieraziz horrelako eskaera burujabetza ekinaldi bat dela. 

Bi tresna dauzkate sindikatuek helburua lortzeko: Herri Ekinaldi Legegilea eta Lanbidearteko Akordioa. Hego Euskal Herriko bi ganberetan aurkeztu beharko dituzte sindikatuek herri ekinaldi legegileak. Denborak erakutsiko digu zein jarrera hartzen duten alderdiek bi legebiltzar horietan: EAJk, eta PSEk eta PSNk bereziki, ezinbesteko izango delako Espainiako Langileen Estatutuan aldaketa egitea, eta hor PSOEk edukiko du azken giltza.

Eta zer jarrera hartuko dute CCOO eta UGT sindikatuek? Esango diete Hego Euskal Herriko langileei gutxieneko soldata propioa edukitzea ez dela proposamen egokia eta aurka egingo dutela?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.