martxelo otamendi

Gutxi axola Trumpi inkestak

2025eko apirilaren 29a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Duela gutxi AEBetako presidente Donald Trump kazetariekin hizketan ari zela, WashingtonPost egunkariko kazetaria ikusi, eta horrela esan zion mespretxu aurpegia jarriz: «Zu Washington Post-ekoa zara, sinesgarritasun guztia galdu duzue». Amazoneko buru Jeff Bezosek erosi zuen egunkari historikoa 2013an, bere fortunaren zati ñimiñoa —250 milioi dolar— ordainduta.

Bezos da Trumpek urtarrilean presidentetza hartu zueneko ekitaldian horrenbeste txalo eginda bere eskuak ia odoletan utzi zituenetako bat. Hala ere, bere jabetzako egunkariak oso jarrera kritikoa dauka Trumpekin. 

Ehun egun igaro ditu Trumpek Etxe Zurian, eta AEBetan horren ohikoak diren balorazio inkestak kaleratu dira, Ipsos etxeak Washington Post eta ABC News komunikabideentzat egindakoa tartean. Ehun egun oso tarte motza da herritarren balorazioa modu esanguratsuan aldatzeko, baina aldi labur horretan Trumpek hartu duen erabaki kopurua —uholde bat— eta erabakien edukia kontuan hartuta, lehenengo urtebeteko inkestaren parekotzat jo genezake.

Bi talde handi hartu ditu inkestak: herritarrak, eta boto emaileak. Bietan egin du behera nabarmen. Lehen taldean, %45etik %39ra; bigarrengoan, %48tik %42ra.

Oso atzera egin behar da AEBetako historian aurreneko ehun egunen ondoren horren balorazio txarra topatzeko. Gutxi axola Trumpi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.