martxelo otamendi

Greziako eredu kezkagarria

2024ko uztailaren 4a
05:00
Entzun

Espero izatekoa zen ekonomiara ere iristea azken urteotan gero eta herrialde gehiagotan hedatzen ari den eskuinerako joera berri eta indartsua. Salbuespenak salbuespen, ekonomia beti izan da eskuin joerakoa, eta behartuta onartu behar izan dituzte langileen lan baldintzen hobekuntzak. Azken mendeetan mundu osoko langileek beren egoera duintzeko egin behar izan dituzten borrokei erreparatu besterik ez dago.

Baina eskuinaren olatua bultzatzen ari direnak ezin ziren mugatu bakarrik diskurtso politikoa gogortzera —migrazioa, emakumeei berdintasuna ukatzea, negazionismoa, sexu askatasuna murriztea, demokraziaren arauak birrintzea...—, lan ekonomiaren eredua aldatzera ere iritsi behar zuten. Urrutiegi iritsita zeuden langileen eskubideak, eta, aldeko haize politikoa daukatela profitatuta, garai bateko eredura itzultzeko urratsak egiten hasteko abagune aproposa ikusi dute.

Gure inguru politikoan, Greziako Gobernua hasita dago lan baldintzak gogortzen, eta han langileek emango duten erantzunak baldintzatuko du neurrien hedapena. Parlamentuan gehiengoa daukan Nea Dimokratia (Demokrazia Berria) alderdiaren gobernuak, beste neurri murriztaileen artean, asteko seigarren lan eguna ezarri die industrian egunean 24 orduko ekoizpen sisteman lanean ari diren langileei, soldatak igota.

Asteko lan egunen murrizketa hankaz goratzeko saiakera; gure esku dago zapuztea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.