martxelo otamendi

Greba kualitatiboa eta kuantitatiboa

2023ko abenduaren 1a
05:00
Entzun

Atzo gure herriko lantokietan, ikastetxeetan eta kaleetan mugimendu feministak, zaintzaren leloa ardatz hartuta, egindako deialdiak eduki zuen arrakastak erakutsi zuen gero eta herritar gehiagok uste dutela, emakumezkoen artean bereziki baina gizonezkoen esku hartze gero eta handiagoarekin, genero berdintasunaren aldeko borrokak izan behar duela gure gizartea aldatuko duen eragile nagusietako bat. Ez dauka atzerabiderik, ezin du eduki, nahiz asko falta den erabateko berdintasunera iristeko. Gizonezkoona da ardura nagusia.

Etorkizuna haiena delako, eta egoera gaztetatik aldatu behar dutela ikusi eta denbora galdu nahi ez dutelako, azpimarratzekoa da, ez da lehen aldia, emakume gazteen parte hartze handia atzoko mobilizazioetan.

Grebara deitzeko orduan gure herriko mugimendu feministak agertutako erabakimen ausartak erantzun bikoitza jaso du: kuantitatiboa eta kualitatiboa.

Unea da gogoratzeko duela hamarkada dezente emakumearen berdintasunaren alde antolatzen eta mobilizatzen hasi ziren emakumezko aitzindariekin. Beste eskubide batzuen alde jardun zutenekin gertatu bezala, bazterketa, irainak eta, behin baino gehiagotan, erasoak eta hilketak jasan behar izan zituzten iritsi garen puntura ailegatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.