martxelo otamendi

Gogora eta historia konprometitua

2025eko apirilaren 12a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Sufrimenduaren sozializazioa gai hartuta, DBHko ehunka ikasle bildu berri ditu Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuak. Zehaztasun osoz prestatuta eta biktimen lekukotasunak bilduta azaldu zien Gogora-k ikasleei 1995etik aurrera ezker abertzaleak bultzatu zuen estrategia gogor hura. Gure historia garaikidearen orrialde hori irakurtzeko gonbidapena egin die Gogora-k ikasleei. Ondo, ikasleekin egindako ekitaldian salatutakoak jazo zirelako.

Liburu horrek, ordea, orrialde asko dauzka, eta torturarena da horietako bat. Gogora-ren ibilbidea ezagututa, zutabegile honek oso itxaropen gutxi dauka torturaren orrialdea idazteko orduan institutuak sufrimenduren sozializazioaren orrialdea bezain xeheki azalduko ote duen. Gaur egun, urte askotan ukatu arren, ia inork ez du tortura ukatzen. EAJk Justizia Saila PSEren esku uztearen ondorioz sozialistek izendatutako talde berriak hartu du Gogora-ren ardura. Eman diezaiogun denbora torturaren gainean prestatzen duten kontakizunaren sakontasuna eta konpromisoa erakuts dezaten, baina, zintzotasunez egiten badute, arazo larriak edukiko dituzte izendatu dituztenekin.

Galdera bat, Gogora-k argi diezagun: bazekiten Guardia Zibilaren, Poliziaren eta Ertzaintzaren ministroek eta sailburuek haien poliziek askotan torturatzen zutela?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.