martxelo otamendi

Garraio publikoa

2024ko urtarrilaren 4a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Harridura handia eta halako biko haserrea sortu zuen erabiltzaileengan duela aste batzuk hartutako akordioak: Bizkaiko garraio publikoa kudeatzen duen Bizkaiko Garraio Partzuergoak bertan behera utziko zuen tiketen salneurria arintzeko 2022ko irailean hartutako erabaki berritzailea.

Klima larrialdiari aurre egin beharrak eta erregaien prezioen gorakadak bultzatu zituzten erakunde publikoak —Hego Euskal Herriko kasuan, Espainiako Gobernua, Jaurlaritza eta Aldundiak— erabaki hura hartu eta tiketak subentzionatzera, bi helburu nagusirekin: autoak etxean utzita erregai fosil gutxiago ekoiztea eta kontsumitzea eta, tiketa asko merkatuz, garraio publikoa erakargarri egitea askok barruan daramagun autozaleari.

Erakunde publikoek ordaindu dute hilabeteotan herritarrok ordaindu ez duguna. Ondorioz, dezente erabiltzaile gehiago dabil garraio publikoan; ez denak, ageri denez, autotik autobusera edo trenera igarota. Ondorio kaltegarri bat eduki lezake, hala ere, gertutik neurtu beharko dena. Kontsumoa herrietatik hiri handietara eta hiriburuetara eramateko arriskua dago.

Ibilbide laburreko eta ertaineko garraio publikoak doakotasunerako urratsak egiten segituko du ahalmen ekonomikoa daukaten gizarteetan.

Hori ere bada etorkizuna.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.