martxelo otamendi

Gamazadak 130 urte

2024ko otsailaren 17a
05:00
Entzun

Elkarrengandik urruti bizi ziren herritarren arteko komunikaziorako ia tresna bakarra egunkariak zirenean, ordura arteko historiako mobilizaziorik handienean, milaka foruzale protesta egitera atera zituen matxinada gertatu zen, duela 130 urte: Gamazada. Herri askotan jazo zen mobilizazio, garai haietarako, erraldoia.

1893-1894ko urteetako protesta horiek mugarri izan dira gure historian, eta hurrengo hamarkadetan loratu zen abertzaletasun egituratuaren hazia izan ziren; Gamazada, XIX. mendeko karlismotik XX. mendeko abertzaletasunera igarotzeko zubia izan zen.

Bigarren karlistaldia bukatu berritan, eta foruen ezeztapenaren haserrea beratu gabe zegoela, Espainiako Ogasun ministro German Gamazok ordaintzen ez zituzten zergak ordainarazi nahi izan zizkien Hego Euskal Herriko herritarrei. Elkarren aurka gerra odoltsuan —dozenaka mila hildako— ibilitako karlistak eta liberalak foruen defentsan batzeko meritua eduki zuen Gamazok.

Gogoangarria da Castejongo tren geltokian Madrilgo gorteetan foruak defenditzetik zetozen parlamentariei milaka herritarrek —10.000?— egindako ongietorria. Bihar gogoratuko da efemeride hura festa handi batekin Castejonen bertan.

Espainiako hainbat hiritan dauzka Gamazok kaleak (Sevilla, Valladolid, Santander...). Zenbat Gamazadak gure herrietan?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.