martxelo otamendi

Futboleko ultrak

2024ko urriaren 9a
05:00
Entzun

Futbola kolonizatuta daukate azken urteotan hainbat talderen zale batzuek, beste inongo kiroletan gertatzen ez den moduan. Partidetara jende asko biltzen dela baliatuta, zale horiek aukera baliatzen dute beren eskuin muturreko ideologia zabaldu, beldurra sartu eta hiriaren zati baten jabe direla erakusteko. 

Ez dute zale tipologia horrekin berdin jokatzen klub guztiek, batzuek ahalegin handia egiten dute inguruan horrelako taldeak sor ez daitezen. Beste batzuek, aitzitik, nahi dutena egiten uzteaz gain, babestu egin dituzte, erraztasun guztiak emanez; piztia klubari eskuan kosk egiten hasi zaion arte. Eta orain berandu da.

Kasurik larrienak izaten dira zale horien taldeek atzerrian nazioarteko txapelketa bateko partida jokatzen dutenean. Atila eta hunoak direlakoan, doazen hirian txikizioak egitea beste helbururik ez daukate.

Irtenbidea? Zaila eta luzea. Futbol erakundeen, taldeen eta polizien arteko elkarlanetik etorriko da. Lehenak, arauak gogortuta; eta bigarrenak, formazioan inbertituta. UEFAk behartu egiten du etxeko taldea kanpoko taldeari sarreren %5 saltzera, zale bisitarien artean bana ditzan. Eta ez badu etxeko taldeak arau hori betetzen? Isun handia jarriko dio UEFAk taldeari.

Arazoa konpondu bitartean, ez genuke baztertu beharko talde batzuek, kanpoko talde jakin batzuen arriskua ikusita, isuna ordaindu nahiago izatea zale horiei txartelak saltzea baino.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.