martxelo otamendi

Frantzia, gero eta kanporago Afrikatik

2024ko azaroaren 30a
05:00
Entzun

Pixkana ari dira potentzia kontinental handiak beren koloniekin zeukaten eragin menperatzailea galtzen. Erresuma Batua, Frantzia eta Espainia izan dira hiru kolonizatzaile handiak. Lehena Kanadatik Zeelanda Berriraino, bigarrena Afrikan, eta hirugarrena Mexikotik Txileraino.

Erresuma Batuak Commonwealth sortu zuen, independentzia lortu arren Londresekin lehentasunezko harreman politikoa eta ekonomikoa edukitzen segitzeko. Koloniei estilo zaharrean eustea ezin, eta erakunde hori antolatu zuen kolonialismo modernoa eratuz. Helburu berarekin sortu zuen Frantziak frankofonia taldea, Afrikako kolonia ohietan negozioak egiten segitzeko.

Asko harrotu da egoera azken urteotan Afrikako herrialde horietan, borrokak nonahi gertatzen ari baitira; Frantziak armada bidali du herrialde horietara, baketzen lagundu eta metropoliaren interes politikoak eta ekonomikoak babestuko dituztenen alde jardunda, diruak giro politiko lasaia behar baitu negozio handiak egiteko.

Asko jaitsi da Frantziaren eragina herrialdeotan, bata bestearen atzetik galtzen ari da eta: Burkina Faso, Mali eta Niger. Egun batean, herenegun, domino efektuaren ondorioz edo, Txadek aurreratu zuen eten egingo dituela Frantziarekiko defentsa itunak, eta Senegalgo presidenteak esan zuen aurki ez zela herrialde horretan soldadu frantziarrik geratuko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.