martxelo otamendi

Feminismoa lantegietan

2024ko martxoaren 8a
05:00
Entzun

«Zer gehiago egin behar dugu?». Hori da askotan emakumezkoen berdintasunaren aldeko lanean ari direnen taldeek haserre, arrazoi guztiarekin, gizarteari egiten dioten galdera; gehiago daukana oihutik galderatik baino.

Egindako lana ez da askotan nahikoa izaten, eta horrela da emakumeen berdintasunaren aldeko borrokan. Hilketak, sexu erasoak, bortxakeria... dira epe laburrean ezabatu behar direnak, ondorioak epe luzeagoan edukiko dituzten egiturazko aldaketak bultzatzearekin batera.

Etsigarria izan liteke, esate baterako, azken urteetan eskoletan egin duten ahaleginarekin, ikustea ez direla oraindik desagertu ikasle batzuen artean matxismoa eta eskolakide emakumezkoenganako mespretxua.

Gaurko M-8aren harira, komenigarria da jakitea lantegi batzuetan hasita daudela, lanorduen barruan, genero ikastaroak ematen gizonezkoentzat. Gizonezkoak egunero zazpi-zortzi ordu elkarrekin igarotzen dituzten lekua egokia izan liteke horrelako formazio saioak emateko. 

Gizonok gara, askogatik, lanik handiena daukagunok gure mentalitate eta jarrerak aldatzen. Beraz, lan berezia egin beharko da lantegietan gizonokin. Urteetan pilatutako mentalitatea eta jarrerak ezin ditugu gizonok aldatu eslogan batekin edo urtean behingo gogoeta batekin.

Lan jarraituagoa behar da, eta lantegietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.