martxelo otamendi

Eutanasia, helduen eskubidea

2025eko martxoaren 18a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Eutanasia eskubidea da, eta, beste askoren artean, herrialde baten gizarte kalitatearen adierazleetako bat. Beste hainbat kalitate adierazlek bezala —abortua…— eutanasiak eztabaida bizia sortzen du gizartearen sektore batzuetan, gehienetan erlijioak pisu handia daukan sektoreetan. Ez da ariketa erraza beste pertsona baten heriotzaz erabakitzea, are gutxiago pertsona horren osasun egoera larria denean.

Hilabeteak daramatzate eztabaida bizian Kataluniako Generalitateak eta eutanasia aplikatzea eskatuta daukan 24 urteko emakume baten aitak, zeinak bere alabaren erabakia deuseztatzea eskatu dion justiziari. Alabak eutanasia eskatu du, baina aitak ez du nahi, eta argudiatu du bere iritziak gehiago balio duela adinez nagusia den eta hartzen dituen erabakien jabe den alabarenak baino.

Kasuak legeak eskatzen dituen bi baldintza nagusiak bete ditu: eutanasia eskatu duen gaixo helduaren borondate trinkoa eta eskatzailearen osasun egoera —«sufrimendu larria, kronikoa eta ezgaitzailea»— oso larria dela ziurtatzen duen ziurtagiri medikoa. Bartzelonako epaileak ebatzi du kasu horretan eutanasia bidezkoa dela, eta eskatzaileak eskubidea daukala aplika diezaioten, baina ezin izango da oraingoz egin aitaren abokatuek Kataluniako Auzitegi Nagusira joko dutelako.

Ulergarria da aitaren mina, baina…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.