martxelo otamendi

Euskara deialdi publikoetan

2025eko apirilaren 11
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gero eta maizago ikusten dugu nola epaile batzuk ari diren indarrik gabe uzten erakunde publikoek egindako lan deialdiak. Arrazoia? Epaileek —Espainiako Konstituzioa gidari— argudiatzen dute lan deialdi publiko horien euskara eskakizunak baztertzaileak direla euskaraz ez dakitenekin, hautagai batzuei aukera berdintasuna urratzen dietelako.

Azken hilabeteotan, etxeko lanetan alfertuta ibilita, egonkortze prozesuen sukarrak jo ditu gure herriko zati baten administrazio publikoak: aldundiak eta udalak bereziki. Urteetan egin nahi izan ez dutena arnasestuka ari dira orain egiten.

Duela gutxi jakin dugu Bilboko Udalak eta Bizkaiko Aldundiak —epaile batzuen jokabidea aurreikusita— erabaki dutela euskara eskakizuna jaistea hurrengo lan eskaintzetan. Alegia, erakunde publikoek epaileei lana kendu eta haien lana egingo dute.

Zer lan geratzen zaie epaile horiei, erakunde publikoek beraiek jaisten badute euskara eskakizuna lanpostuen deialdietan? Zertara dedikatuko dira epaile horiek, haien lan murriztailea lan deialdiak egiten dituzten erakundeek berek egiten badute deialdiaren oinarrietan. 

Bakoitzak bere lana egin behar du: erakunde publikoek deialdi anbiziotsuak egin, ez murriztaileak. Ezin dute aurrez amore eman, eta, herritarren babesa aktibatuta, azkeneraino borrokatu behar dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.