martxelo otamendi

Europako zein balio?

2024ko ekainaren 5a
05:00
Entzun

Europarron nagusitasuna adierazi nahi dutenean gehien erabilitako kontzeptua da: balioa. Migranteak onartu eta haien egoera erregularizatzeko jarrera zekena daukatenek higatzeraino erabiltzen dute kontzeptu hori, goren mailako kategoria eman nahian-edo gure bizi arauei. Halako «gure zibilizazioa nagusia da, zuena baino hobea» bat.

Europako balioak errespetatzea exijitzen zaie kanpotik datozenei. Zein Europako balio? Zenbat Europa desberdin daude? Europako Batasuneko kideek onartutako konstituzioaren balioen betetze maila bera dute gaur egun estatu guztiek? Balio berak dauzkate Viktor Orban hungariarrak eta Olaf Scholz alemanak? Noren balioak zerrendatu behar ditu nazionalitate eskatzaileak azterketa egiten duenean? Frantziatik ijitoak bidali zituen Nicolas Sarkozyrenak, migrante afrikarrak kartzela-ontzietan sartzen dituen Erresuma Batuko gobernuarenak? Mediterraneoan migranteak itotzen uzten dituzten Europako gobernuenak?

Oraindik Europa da herritarren oinarrizko giza eskubideak hobekien bermatzen dituen lurraldea, nahiz azken urteotan estatu askotan atzeraldia nabaria den alor horretan. Horren lekuko, asteburuan egingo diren Europako hauteskundeen kanpainan eskuin muturra zabaltzen ari den mezuak. Konpetentzia gogorraren kezkak bultzatuta, tradizionalki diskurtso horiek errefusatu dituzten alderdi batzuk bere egiten ari dira pentsamendu hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.