martxelo otamendi

Estatu bat da Libano?

2024ko azaroaren 28a
05:00
Entzun

Geure buruari galdetzen badiogu zer geratzen den garai batean estatu sendoa eta, inguruarekin alderatuta, modernoa zen Libano hartatik, zaila izango dugu galdera horri erantzun baikorra ematea. Barruko eta inguruko gerrek suntsitu egin dute etorkizun oparoa zeukan Ekialde Hurbileko Suitza. Azken hamarkadotan alboan dauzkan herrialde guztiak saiatu dira Libanoz, modu batera edo bestera, zuzenean edo telegidatuta, jabetzen: Siria, Israel, Iran…

Izan liteke estatu sendo bat bere lurraldearen hegoko zatia gerrilla batek hartua baldin badauka? Iranen babesa daukan Hezbollah talde armatua hegoaldeko lurren jabea izan da hamarkadotan; Beiruten egon diren gobernuek, gogo handiagoarekin batzuek besteek baino, onartuta. Estatu egitura zibil bat osatzeraino iritsi da Hezbollahren nagusitasuna herrialde zati horretan. 

Gerra fronteak ugaritzen ari zitzaizkiola ikusita —Gaza, Libano, Yemen, Iran…—, eta, denetan ezin izango zuela eraginkortasunez jardun ohartuta, Israelek Libanorako AEBek eta Frantziak egindako su-eten proposamena onartu beste biderik ez du eduki, benetan axola zaion esparruan kontzentratu ahal izateko: palestinarrik gabeko Gaza lortzea. 

Israelek Libanon azken urtebetean 3.500 hildako baino gehiago eragin ditu, bertako gobernuaren erabateko pasibotasunak erraztuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.