martxelo otamendi

Eskuin muturraren pazientzia

2025eko otsailaren 25a
05:00
Entzun

Rolling Stonesen Angie kanta jarri zioten Angela Merkeli 2000ko apirilean CDU alderdiaren batzarrean alderdiko lehendakari kargua irabazi zuenean. Ekitaldia bukatuta zegoen, batzarra egin zuten aretoan langileak bakarrik geratzen ziren, eta, omenaldi gisa, hogeita zazpi urte lehenago maiestatesatanikoek kaleratu zuten Angie jarri zioten kolaboratzaileek Alemaniako kantzilerra izango zen Merkeli. 

Ez dakigu zer kanta jarri zioten igande gauean CDUren egoitzan hauteskundeak irabazi berriak zituen Friedrich Merz kontserbadore gogorrari, baina berari buruz dakigunagatik urruti ibiliko da Merkelen gustu musikaletatik.

Ez da ustekaberik izan Alemaniako hauteskundeetan. Kontserbadoreek irabazi dute, eskuin muturra bigarren geratu da, eta gobernuan egon diren sozialdemokratek zigor handia jasan dute. Parte hartzearen datuak (%82,50) erakusten du alemaniarrek oso serio hartu dituztela hauteskundeok.

Etorkizunerako duda bat uzten dute azken urteotan Europako mendebaldean egin diren hauteskundeek: zenbat denbora iraungo duten bigarrenak geratu arren boterea hartzen ez duten eskuin muturreko alderdiek. Alderdi tradizionalak pazientzia handikoak dira, eta badakite alternantziaren ondorioz noizbait itzuliko direla gobernatzera.

Eskuin muturrari botoa ematen dion herritarrak edukiko al du pazientzia hori?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.